XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iturriaga:

Zuretzat nahiko gogorra izan da
nirekin topo egitea,
nik hogeita lau urte badauzkat
ta bera hain da gaztea!
Itxura danez kolpez aldatu
zaizu aitatxo suertea;
egizu orain ordun ein zendun
literatura merkea!

Maia:

Literatura ta poesia
ez det egingo sekula,
zuk ez baitezu hori merezi,
azkar egin duzu burla.
Hala ta guztiz ez det onartzen
horrelako pelikula;
iruditzen zait poesiak'e
alde iluna badula.

Iturriaga:

Gogaikarria iruditzen zait
aita moderno papera;
barruan duzun padrazo hori
ez zazu orain atera!
Ikus gaitzazu zeure ohean,
ikus gaitzazu batera;
aita progre bat izan nahi zendun,
oraintxe duzu aukera.

Maia:

Bertsolariak izan dezake
jendeakin arrakasta;
ligatu nahia beti daukate,
badabil hamaika plasta!
Nere alaba hartu dezu ta
a ze nolako zaplasta!
Ta zu zer zera, progre haundi bat
edo igual pederasta?

Iturriaga:

Zure alabakin badaukat nahiko
maitasun ta amodio;
titiak hazi ta hilekoa
dauka likido jario;
zuk ez zendun nahi baina hegoak
jadanik hazi zaizkio
ta libre izan nahi dun txoriaz
kaiolak ez du balio.