XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Narbaiza:

Zuk dadukazun animoakin
mundu honetan akabo;
gaur zoritxarrez bizi gerade
ezintasunan esklabo.
Hilabeteko kontratuakin
neu ere kezkatan nago;
nik ahal dudana eskeintzen dizut
ezin dezaket gehiago.

Sorozabal:

Gezurra da hori zuri gaztea
ez zaizu ezer inporta;
ez da juxtua gaur egunean
eiten dan kontratu mota;
gaur langilea pañuelo baten
trazan jarria dago-ta:
behar denean hartzen dute ta
erabili eta bota.

Narbaiza:

Era horretan ez zaite mintza
ene gaztea mesedez;
gu ez gabiltza nere kasuan
tranpa zikin hoiek gordez.
Baina denbora jarri nahi nuke
nik epaile edo juez;
hilabetean proba behar det
balio dezun edo ez.

Sorozabal:

Hizketan behintzat erakusten du
behar aina errespeto;
ikusi nahi du ni prestakuntzan
ote nagoen konpleto;
hiru karrera ta bi hizkuntza,
prestatu al leike hobeto?
Zer kristo egin behar da hemen
baliua izateko?