XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Peñagarikano:

Alde haundia dute
Euskadi ta Españak;
lehen gora Euskadi esanez
mugitu ezpainak;
manifestaziotan
halako azañak;
zigortzen zituzten bai
gure bizkar-zainak!
Ordun polizik ziren
ta orain ertzainak. (bis)

Irazu:

Gazteak aspertuta
Frantzi ta Espainez,
gazteak erasotuz
polizi ta ertzainez;
gaztea beti dago
askatasun minez;
orduan esperantza
zenuten gutxinez,
ta orain gaude ezer
sinestu ezinez. (bis)

Peñagarikano:

Lehen hainbeste komeri
badago Euskadin
ta oroitzapenetan
ni murgildu nadin;
korrika bizkor baina
ezin zen aldegin,
ta bonoak ordainduz
eraiki zen Egin;
hogei urtetan ez da
aldakuntzaik egin. (bis)

Irazu:

Batzuk esaten dute
¡ya basta, ya basta!;
gutxina uste danian
atzetikan zasta!
Beti odolez gainez
euskaldunan aska;
nola ez da beratuko
gaztearen kasta,
kartzela bada gure
bigarren sehaska! (bis)