XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. Agirre:

Kartzel kanpoan sortu izan dezu
makina bat enbarazu;
gure artera sartu izana
majo damutuko zaizu!

Mendiluze:

Amenazuka zatozkit baina
lasaitu zaitea, tira;
agian nere lagunak ere
laister etorriko dira.

A. Agirre:

Zure lagunak ekar itzazu,
egin ezazu mesede,
pitoik ez dezu ikusten eta
antiajuk jantzita ere!

Mendiluze:

Nik ez dedala asko ikusten
gaur ez al dago nabarmen?
Halere ondo ikusi nuen
hor zer lagun pila zeuden.

A. Agirre:

Oraindik ere aldrebes zabiltz,
hala hartu det tankera;
lagun ustetan hasi naiz baina
guztiak etsaiak gera.

Mendiluze:

Denak etsaiak omen gerala,
esaldi bete-betea;
badaezpada ere zuk eman dezu
lehendabiziko kolpea!

A. Agirre:

Kanpoan gisa ezin ibili
kartzela hontan oparo;
kartzelan denak zenbaki gera
ta zu ez zera gehiago.

Mendiluze:

Denak berdinak omen gerala,
alperrik zure esanak;
nik baezpada're nere alde ditut
uniformez dabiltzanak.