XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Doinua: Andre txarraren bentajak

Irazu:

Apaiz on baten buruarentzat
pentsamentu bihurria,
bainan halare aukera-aukeran
ez zaude gaizki jarria;
kaduzidade fetxan idea,
idea izugarria!
Hartzen nauenak hartu nazala
labetik irten berria! (bis)

Lujanbio:

Nik igandero hoi probatzeko
hartzen det nere denbora
ta azkenengo jan nuen harek
ez zian egin mejora;
komonera joan ta isuria
bai behera eta bai gora;
nik pekaturik ez det egin ta
ostiana izango da. (bis)

Mendiluze:

Beraz ostia hartu zenuen
ta estuasun ugari;
komunerako premia laister
omen zenuen nabari.
Jakin ezazu mesede eiteko
hartu behar dela hori,
baina ez dio tripai egiten
baizik izpirituari.

Irazu:

Kaltegarria izan liteke
neretzat hoi esatea;
hiruroita hamar urte pasiak
baina nun dauka topea?
Bizi-bizirik zabaldu zaio
zeruetako atea;
apaizek ere behar lukete
kaduzidade epea. (bis)