XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

J. Sarasua:

Ez zaidazula neri eskatu
kupidaren leziua!
Urrunetikan etorri zera
ta saltzeko desiua;
egia esan nahiko ona da
zure gauzen preziua,
baina neretzat politena da
zure konbersaziua.

Suberbiola:

Mundu honetan ia guztia
eiten omen da diru truk,
elkarrizketa eskatu eta
harritu egin nauzu zuk;
nahi badezu nik bi orduz hemen
lasai edukiko zaitut
eta gainera produktu hori
debalde emango dizut.

J. Sarasua:

Konbersazio ugari behintzat,
hauek dira komeriak!
Egia esan produktu horiek
danak ez dira zuriak:
hizketan gabiltz ta geneuzkake guk etorkizun hobiak,
zuk aina euskera jakingo balu
andoaindarren erdiak!

Suberbiola:

Oso gutxitan egon naiz hemen
horren aldarte onean
eta gaurkoan ni suertatu naiz
Andoaineko parean;
nik bai euskera ikasi behar
ta habaila earrean,
goseak eta behar larriak
estututa naukanean!

J. Sarasua:

Hitz batzuk behintzat eiten dituzu
zuk salmenta bakoitzeko,
urrunekoa izanagatik
neretzat erdi etxeko:
leziotxo bat badute noski
zuregandik ikasteko:
hemen gehienek ez dute ikasten
ez saltzeko, ez erosteko.