XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendizabal:

Egin zenidan tatuajea
hartu izan nun pultsuan,
bainan geroztik haunditua naiz
ta oso modu gozuan;
erreka ere haunditu da ta
zabaldu bere pausuan;
zuk egindako zubitxo hura (bis)
ujolak eraman zuan.

Egaña:

Oranda ere behin erori zen
tinta txinaren lazuan,
hogei bat urte izango dira
Joxe Agirren kasuan;
oraindik ere lore roxa bat
hortxe dabilki besuan;
astean bitan dutxatu balitz (bis)
borratua behar zuan!

J. Agirre:

Behar baldin bada inoiz garbitzen
nik ibiliko dut lana,
baina ez pentsa behin naizenikan
dutxatzera ere juana.
Hau ote degu mundu honetan
akatsikan ez duana?
Burloso ederra jaio zinan zu (bis)
aizazu ile bakana!

Egaña:

Mañuri zerbait pintatu nion,
ezin du izan bestela;
honek'e pranko soltatu zidan
txanpona eta papela!
Kopet erdian pintatu nion
untzia edo batela,
ta kantatzean iduriko du (bis)
itsasoan dabilela.