XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lazkano:

Seme suabeago
astindu mingaina,
hamasei urte degu
hain adin labaina;
ia bi metro luze
bazerade baina
mila pezeta bada
zuretzako aina!

Maia:

Aita aitzaki kontuan
izaten da maisu,
baina berriro ere
pasa zera aizu;
bi metro ditudala
esaten didazu,
metroko milako bat
ekarri zaidazu.

Lazkano:

Horretan luzerorik
nei ez zait ajola,
formal ibili zaitut
ahal bada inola;
bokadillo eder bat,
hiru Coca-Cola,
seme formal askoa
izan leike hola!

Maia:

Berriro bota dezu
aitzaki bikaina,
arrazoiari ezin
harturik tamaina;
garai batean asko
mila alajaina,
baina gaur egun ez da
pipetako aina!