XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaztelurrutia:

Zu ezkontzea izan dut beti
nere barreneko nahia;
bizimodu hau ezin da izan
inolaz ere alaia,
baina pentsatzen jarri ezkero
ikusten dut nahiko zaila;
ardi zaharrekin denbora lartxo
pasatzen duzu anaia! (bis)

A. Ugartetxea:

Gu elkarrekin biziko gara,
igual geure kalterako;
zuk hala nahiko zenduke baina
ni neu ez naiz aterako;
dena zeuretzat hartu nahi duzu
ta ez dut hartzen aintzako,
hartu ezazu baserria zeuk,
pinadiak neuretzako. (bis)

Gaztelurrutia:

Egia esan gure anaiak
aurpegi gogorra dauka;
berriro ere jarri behar dut
nik honekin muturtuta;
hitz pozoinduak bidali dizkit
eta nik ostera zaunka,
pinadiekin gelditu nahi du
basoak neuk garbituta! (bis)

A. Ugartetxea:

Era hontako kasua ez da
oso gutxitan gertatu,
nik pinadiak eskatu eta
anaia berriz kezkatu;
baina ez zara momentu hontan
gauza batetaz ohartu:
baserria neuk konpondu nuen
eta ez zaitez kejatu. (bis)

Gaztelurrutia:

Pena pixka bat ere ematen dit
nere anaiak uneka;
jokaera horrek ipintzen nau ni
goitik behera erreta.
Bakarrik nora joango ote zara
etxetik kanpo barreka?
Detergentea erabiltzen du
fregaua egiteko eta! (bis)