XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egaña:

Bake prozesu ta etorkizunaz
mintzo zen gure laguna;
kinka horretan aurkitzen zaigu
gure herri euskalduna.
Garrantzitsua izan liteke
gure bozketa jarduna;
zirrikitu bat da esperantza,
zirrikitu bat da urna;
denok dakigu gure bideak
bi zirrikitu dituna. (bis)

S. Lizaso:

Lizarratikan su-etenera
gaia joan da aukeran
eta zalantzak zergatik izan
hauteskundeen bezperan?
Sinets dezagun etorkizunez,
sinets dezagun erteeran.
Behin Baserrik ta geroztik askok
aipatu ohi degun eran:
hau da garaia erakusteko
bageran edo ez geran. (bis)

J. Sarasua:

Apurtu egin beharko degu
hontaz isiltzeko moda;
Euskal Herriak oraingo hontan
du benetako aproba.
Gatazka baten pasatu dugu
hainbat ta hainbat denbora;
gero're lanik inportanteena
partidutatik kanpora,
baina aurtengoan hautes emaitza
inportantea izango da. (bis )

Egaña:

Hautestontzira deitu gaituzte
nik ez dakit zenbat lagun;
hor kontzientziak agintzen du ta
sermoitan zertako jardun?
Halare zerbait esan nahi nuke
goxo-goxo leun-leun;
geran ez geran degu ataka,
ez al da bistan ezagun?
Gerala askok sumatzen degu
beraz azaldu dezagun. (bis )