XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

S. Lizaso:

Dirua nun gastatu
pentsatzen ari da;
ahaztu zaite gomakin,
hori komeni da;
jarri atzean dagon
Unairi begira,
horri emanda erdira
bihurtuko dira.

Mañukorta:

Unaik diru gutxikin
ipintzen du plana
ta beste gauza on bat
gaur dator nigana;
entzuleekin badakit
zorretan naizana;
danoi emango'izutet
milioi erdi bana!

S. Lizaso:

Denai eman ezkero
falta azkenean;
aholkularia ni
nauzu aldamenean;
erdiak utzi itzazu
nere izenean,
mezak ateratzeko
hiltzen zeranean.

Mañukorta:

Alperrik ari zera
ekin eta ekin;
asto samarra zana
lehenagotik nekin;
mezak ateratzeko
nere diruekin,
aurretik nor juango dan
Jaungoikuak jakin!