XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irazu:

Abioia hartu ta bidai on bat
egin nahi genun gaurkuan,
baina motorrak funtzionatu ez
eskatutako tajuan.
Bertsotan hasi behar degula
horren al darte gajuan!
Nik habanerai ekingo diot (bis)
zu hasi beatzikuan.

Egaña:

Zure ideia izan liteke
gu biontzako kaltian,
zoritxarrean lotuak gaude
herioren hankapian;
habanera bat bukatu orduko
biok ginake urpian,
ez al da hobe biok hastea (bis)
zortziko txiki batian?

Irazu:

Zerutik dator herio beltza,
hori ez da nobedade;
musaje zuriz baina bihotzak
oraindik dauzkagu trebe.
Zortziko txikin goitikan behera,
zorionekoak gaude!
Lurra lurpea bihurtuko da (bis)
eta zuloa debalde.

(Irazuk bukatzearekin batera hasi zen Egaña bertso hau kantatzen)

Egaña:

Egoera hontan bertsolariak
gu ezin ibili lasai,
hegazkinetik hartu liteke
hainbeste herio usai;
bestetan dira premizko baina
gaur txaloak sobera, ai;
barka zazute entzule denok (bis)
denboraik ez det galdu nahi.