XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

O. Enbeita:

Beste lau aldiz gutxienean
nik berdina baitut entzun,
ez dakit gauzak ondo egiten
behintzat mutiko dakizun!
Gauzak aldrebes egindakoan
morboa izan dezazun,
arropak boltsa batean dauzkat (bis)
zerorrek jantzi nazazun.

Sorozabal:

Gero jazteko izan liteke
horrenbeste komenentzi!
Baina hortarako arriskurikan
denik ez diot iritzi.
Dena aldrebes egiten dezu
ta hortan egin det etsi:
kalean dena kenduta ibili (bis )
ta oherakoan jantzi.

O. Enbeita:

Dena aldrebes egin dudala
ta ez nabilela zuzen,
nahiz ta askotan ibiltzen naizen
zuzentasuna bilatzen;
ohera sartu eta arropak
ohi ditudala ibiltzen,
arropa jantzi beharra daukat (bis)
ez nauzulako berotzen
.

Sorozabal:

Beraz beroa senti dezagun
dira gure ahaleginak,
baina nabarmen gelditzen dira
konpenetratu ezinak;
eta azaldu behar dizkizut
nere sistima pittinak:
beroki haundi bat ekar zazu ta (bis)
azpiko arropa arinak.

O. Enbeita:

Zuk ere ibili nahiko zenuke
azpialdean barrena,
zergatik beti jartzen didazu
zeuk nahi zenukeen sistema?
Beste era baten ikusi ohi dut
nire gustorako dena,
zure larruzko berokia da (bis)
nik jantzi nahiko nukeena.