XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
33. IKASGAIA.17. IRAKASTUNITATEA
GAIA ETA OINHARRIA. EREDUAK ETA EGITUR HITZAK
- Herria haran baten erdian aurkitzen da.
Umeak eskolatik irteten ari dira
.
- albo
beste
Aditzak
- aurki
Ez ahantzi. Oso komenigarri da, noizean behin ahozkapen ariketa egitea.
Ikastaroa amaitu orduko, ikasleek ondo ahozkatu behar dituzte euskarazko kontsonante guztiak.
Izan zaitez zorrotz eta gogor arlo hontan.
BELARRI ETA AHOZKO IRAKASPENABeti bezala. ULERTZEARI BURUZKO ARIKETA:
Liburuak zabalik
(a) IRAKASLEA: Gure herria mendi baten gainean aurkitzen da?.
IKASLEA: Ez, gure herria ez da aurkitzen mendi baten gainean.
IRAKASLEA: Gure herria haran baten erdian aurkitzen da?.
IKASLEA: Bai, gure herria haran baten erdian aurkitzen da.
Egitzazu honelako galdeak, baiezko nahiz ezezko erantzunak iradokiz.
(b) IRAKASLEA: Nor ari da errekan igeri egiten? IKASLEA: Mutil bat ari da errekan igeri egiten.
IRAKASLEA: Nortzu dabiltza errekaren ondoan paseiatzen? IKASLEA: Senar-emazteak dabiltza errekaren ondoan paseiatzen.
Egitzazu honelako galdeak,
(c) IRAKASLEA: Non aurkitzen da gure herria?
IKASLEA: Gure herria bi mendiren artean aurkitzen da.
Egin honelako galdeak, non galdegilea erabiliz.
(d) IRAKASLEA: Zer egiten ari dira senar-emazteak? IKASLEA: Senar-emazteak paseiatzen ari dira.
Egin honelako galdeak,
(e) IRAKASLEA: Nondik irteten ari dira umeak? IKASLEA: Umeak eskolatik irteten ari dira.
(f) IRAKASLEA: Nora doaz umeak? IKASLEA: Umeak parkera doaz.
ADITZARI BURUZKO ERREPIKATZE ARIKETADENAK BATERA, TALDEKA NAHIZ BAKARKA.
IRAKASLEA: Umeak eskolara doaz.
IKASLEAK: Umeak eskolara doaz.
IRAKASLEA: Nire umea ere eskolara doa.
IKASLEAK: Nire umea ere eskolara doa.
IRAKASLEA: Zu eskolara zoaz?
IKASLEAK: Zu eskolara zoaz?
IRAKASLEA: Bai, ni eskolara noa.
IKASLEAK: Bai, ni eskolara noa.
IRAKASLEA: Zuek ere eskolara zoazte?
IKASLEAK: Zuek ere eskolara zoazte?
IRAKASLEA: Bai, gu ere eskolara goaz.
IKASLEAK: Bai, gu ere eskolara goaz.
IRAKASLEA: Ederki ¡ Joan, joan beti eskolara ¡
IKASLEAK: Ederki ¡ Joan, joan beti eskolara ¡.
(a) IRUDIEN AHOZKO DESKRIBAPENA: Liburuak zabalik, textua estalita.
Ikasleek, banan banan, ahoz deskribatuko dute, irakaslearen gidahitzen laguntzaz, irudietan agertzen dena.
Gero, ihardunaldi bera egingo dute, baina lehen eta bigarren pertsonako izenordeak (
Adibidez, ni errekaren ondoan paseiatzen nabil.
(b) IKASLEEN ARTEKO ELKAR HIZKETA: Liburuak zabalik, textua estalita.
Ikasleek, irudien bidez eta irakaslearen laguntzaz, ihardun bezate galde-erantzunka, ulertzeari buruzko ariketan egin den bezala.
(c) KANTATZEA
Ni naiz,