XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KONTZEPTUAK JARDUERAREKIKO ERLAZIOA BJAren KATEGORIA ESPEZIFIKOEN ARABERAKO SAILKAPENABiztanleriaren jarduera bere zabalera guztian besarkatzen du BJAak, jarduera laboral edo ekonomikoari esanahi berezi bat ematea erabakitzeko eragozpenik gabe.
Horregatixe, jarraian eskaintzen dugun bezala, biztanleriaren banaketa jarduerarekiko erlazioan, halaxe agertzen da hierarkizatua, non pertsona bakoitza bere gaur egungo egoerarekin ados dauden egoeretako lehenean sailkatzen baita.
Esate baterako, ikasketak egiten ari den eta gainera jarduera laboral normal bat duen pertsona,
Ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko jarduerak egiten dituen biztanleria, etxeko lanak egitera dedikatzen dena, ikasketak egiten ari dena eta soldaduzkan dagoena barnehartzen ditu.
Bi taldetan banatuko da:
. - Biztanleria lan-jardueraduna.
Lan egiten duten pertsonei dagokie.
Lana kontzeptuak adierazten du, ordainsari edo mozkinaren truke egindako jarduera oro, hau da, enplegatzaile/enplegatu erlazioaren testuinguruan ordaindutako lan oro edo lan independente oro.
Gerta daiteke, orobat, ordaindu gabeko, hots, dohainik egindako lan familiar bat izatea, berarekin bizi den pertsonaren granja, enpresa edo despatxu profesionalaren ustiapenean era zuzen batean laguntzen baldin badu.
Biztanleria lan-jardueradunaren sailkapena, funtsean, bere lana egitera astean dedikatzen dituen orduen funtzioan egiten da.
-
-
-
-