XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bazkun-egoitza15. Euskaltzaindiak bazkun-egoitza Bilbo'n duke.
Batzarrak16. Batzarrak bitarikoak daitezke; aldirokoak eta iñoizpaitekoak, edo aldi-atakoak.
17. Aldi-atakoak ez dira bildu bearr, buruzagiari iru euskaltzaiñek idatziz eskatutakoan ezik.
18. Aldirokoak, Barrneko Araudiak erabakitako alditan egingo dira; ta bitarikoak ere daitezke, agirikoak eta itzalekoak.
19. Itzalekoak ille oro bitan bildu bearr dira, Euskaltzaindiaren arazo ta arloan yarduteko.
Agirikoak, berriz, Euskaltzaindiak eragindako leyaketan garaitzalleei sariak eman bearr zazkienetan.
20. Aldundiak, Euskaltzaindiarekin itundu-ezkero, erabakiko dute, batzarretan bilduko liraken, euskaltzaiñen egun-saria, Batzarr-uritik lekorean bizi diranei geitzen zayen eralgibearra oarrturik.
21. Euskaltzaindiak lanbearrik ez lagunei ez