XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.8.- Jaizkibeleko maldak.

Jaizkibel mendiak, itsasorantz makurtua dagoen monoklinal baten egitura azaltzen du.

Hareharri eozenikoz osaturiko itsasertzeko antiklinal baten parte bat da.

Antiklinal honek, arku perfektu bat osatzen du Zumaiatik mugaraino.

2.9.-Aralar mendia.

Bere egitura, antiklinorio motakoa da.

Aralar mendien ingurua kareharri masiboek osatzen dute eta gunean Jurasikoko kareharriak agertzen ditu.

Konposizio litologiko honen ondorioz, fenomeno karstikoen garrantzia azpimarratu behar dugu.

Bere tontorrak (Txindoki, Irumugarrieta...?) 1000 metro gorakoak dira.

2.10.-Ernio.

Egitura konplexukoa da, Bizkairaino zabaltzen den Arno-Tolosa antiklinorioan sartua.

Bertan, Ernioko sinklinal esekia, eta Gazumeko antiklinala ditugu.

Biok, kareharrizkoak izanik, Zelatuneko lepoak bereizten ditu, non material zaharrago eta biguinagoak ageri bait dira.

Bere tontorrak 1000 metro ingurukoak dira.

2.11.-Aitzkorri mendia.

Probintziaren hegoaldean kokaturik dago.

Arabako lantadarantz jeisten den malda monoklinal baten egitura du eta iparrerantz ehunka metroko gailur-kate bat sortzen du.

Egitura aldetik, antiklinal failatu bat da.

Tontor nagusiek, (Aizkorri, Arbelaitz, Aketegi) 1.500 metroak gainditzen dituzte.