XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8.3.- Baserria.

Gipuzkoako herrietako etxebizitza baserria da, material mixtoez egina (harria, egurra, noizpait adreilua); bi uretako teilatuarekin, eta aurrekaldea hegora begira, hutsune gutxi ditu beste ormetan.

Etxearen ezaugarriek lurralde honetako ingurune bioklimatikorako egokitzeari erantzuten diote.

8.4.- Hiriguneetatik gertu dauden polikultiboak.

Populazio nagusien inguruan erraz aurkitzen dira kontsumo familiarrerako diren baratz txikiak.

8.5.- Lanerako abereak.

Eskasa izan arren oraindik ere erabiltzen dira idiak trakzio-indarrerako, batez ere mekanizazio gaitzeko belardi aldapatsuetatik belarra eramateko.

8.6.- Plastiko azpiko kultiboak.

Hazkuntza intentsibo tradizionala aprobetxamendu maximora eraman nahirik, plastiko azpiko barazkien hazkuntzara gero eta gehiago jotzen da, negutegi txikietan landarearen zikloa laburtuz.

8.7.- Getariako mahastiak.

Kostaldeko toki oso berezitan, eta zoru iragazkor eta lehorrak aprobetxatuz, mahatsa mantentzen da gaur egun, txakoli famatua lortzeko erabiltzen dena.

8.8.- Sagastia.