XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
8.3.-Gipuzkoako herrietako etxebizitza baserria da, material mixtoez egina (harria, egurra, noizpait adreilua); bi uretako teilatuarekin, eta aurrekaldea hegora begira, hutsune gutxi ditu beste ormetan.
Etxearen ezaugarriek lurralde honetako ingurune bioklimatikorako egokitzeari erantzuten diote.
8.4.-Populazio nagusien inguruan erraz aurkitzen dira kontsumo familiarrerako diren baratz txikiak.
8.5.-Eskasa izan arren oraindik ere erabiltzen dira idiak trakzio-indarrerako, batez ere mekanizazio gaitzeko belardi aldapatsuetatik belarra eramateko.
8.6.-Hazkuntza intentsibo tradizionala aprobetxamendu maximora eraman nahirik, plastiko azpiko barazkien hazkuntzara gero eta gehiago jotzen da, negutegi txikietan landarearen zikloa laburtuz.
8.7.-Kostaldeko toki oso berezitan, eta zoru iragazkor eta lehorrak aprobetxatuz, mahatsa mantentzen da gaur egun, txakoli famatua lortzeko erabiltzen dena.
8.8.-