XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9.4.- Hondarribia.

Pasaiakoaren ondoren bigarren portua da, untzien kopuruari dagokiolarik, baina 70. urteetako krisia dela eta, beherapen handia pairatu du harrapaketetan, denak baxurakoak direlarik.

9.5.- Orio.

Baxurarako lan egiten du, eta ibai baten bokalean kokaturik dagoen portu bakarra da.

Gipuzkoako beste portuak bezalaxe, populazio aktiboaren jaitsiera ezagutu du, untzi bakarrekoak izaten diren arrantza-entrepresa hauen errendimendua baxua delako.

9.6.- Donostia.

Arrantzarako oso tradizio handia du, baina zerbitzu eta turismo-hiriaren nortasunak harrapaketa bolumena jaitsierazi du, nonbait.

Bestalde, portu zaharraren zati bat atsegin-porturako erabiltzen da gaur egun.

9.7.- Diapositibako untzi hauek dira Gipuzkoan egiten den arrantzaren karakteristiketara ondoen egokiturik daudenak.

Tonelaia txikikoak dira, kalatu baxukoak eta sabelandiko perfildunak, hemengo portuen karakteristika teknikoekin ondo datozenak.

9.8.- Pasai Donibane.