XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenik, Itsasertzeko katea dugu, 200 m inguruko altueran, eta barruralderantz, 100 m baina altura gutxiagoko korredore bat nabari da.

Azken hau garrantzi handikoa da, bai komunikabieetarako, bai giza-ezarkuntzarako.

Hemendik barru aldera, bailara paraleloak hasten dira, eta mota estrukturaleko lerrokadurak ebakitzen dituzte.

Probintziaren hegoaldean oztopo fisiko estimagarria topatzen dugu, 1000 metrotatik gorako mendiekin (Aizkorri mendiak, Elgea).

Mendi hauek sortaldeko Aralar eta Sartaldeko Udalaitz kateetan dute beren jarraipena.

1.3.- Material sedimentarioak.

Sortaldeko mugan dagoen zona estu batean ezik, material sedimentarioak dira nagusi gure Probintzian.

Lodiera aldakorra dute.

Zenbait kasutan, argazkian agertzen den bezala; materialen geruza edo estratoak (hareharri eozenikoak) ozta-ozta agertzen dituzte zentimetrotako lodierak.

1.4.- Aizkorriko kareharriak.

Aurreko diapositiban ikusi ditugun lodiera txikiekin aldaratuz, hona hemen material bereko lodiera handiak.

Kasu honetan, fazie urgonienseko uharri-masa handien aurrean aurkitzen gara.

1.5.- Saturraran.

Gehienetan, materialek lodiera desberdinak azaltzen dituzte, eta honek, higadurari buruz, erresistentzia diferentziala suposatzen du.