XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.1.- Sare hidrografikoa.

Ikus gaiaren sarrera.

3.2.- Txingudiko badia.

Bidasoa ibaiak, itsasoarekin bat egitean, badia zabal bat sortzen du, harezko hondokoa eta Lapurdi eta Gipuzkoaren artean muga egiten duena.

Nafarra sorburuz, ibaia azken kilometroetan sartzen da Gipuzkoara.

Badia hau hegazki akuatikoen espezie askoren bilgunea da beren urteko migrazioetan.

3.3.- Oiartzungo erreka.

Erreka hau, Bianditz eta Aritxulegiko maldetan hasten diren beste batzuren bilketaren ondorengoa da.

Probintziako emari erlatibo handienetako bat du, eskualde hortako eurite-maila altua erakusten digularik.

3.4.- Oiartzun errekako erdialdeko ibilguaren sedimentuak.

Erreka honen emariak urtetan zehar izan dituen aldaketek, alubioien pilaketa bat ematen dute.

Alubioi hauek geruza horizontaletan kokatzen dira eta bakoitzak textura desberdina du.

3.5.- Oiartzun erreka Pasaian.

Erreka honen itsasoarekin elkartzea Pasaiako badian gertatzen da, Badia hau, Zumaia-Irun korredorea karakterizatzen duten material biguinen gain gertatutako ibai-higadura bortitzaren ondorioz sortu da.

3.6.- Urumea ibaia Otsinagan.

Bidasoa bezala Nafarroan sortzen da, eta probintziaren iparrekialdea hidrografikoki sailkatzen dutenetako bat da.