XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Klima.

Gipuzkoako baldintza klimatikoak, klima ozeanikoaren barruan sartzen dira guztiz.

1000 mm / urteko baino prezipitazio altuagoak jasaten ditu lurralde honek, mendebalderago dauden itsasertzeko beste zona batzutan baino altuagoak.

Bi dira guzti honen arrazoiak; bata, latitude hauetako dinamika atmosferikoa, sistema frontalen ugaritasunarekin, eta bestea, orografia, mendikate paralelo sorta bat agertzen bait da, Atlantikoko masa hezeak datozeneko zonei perpendikularra dena.

Urtean zehar banatutako euritasun altu honen ondoan, tenperaturak nahiko epelak dira, 13ampdeg;C ingurukoa izanik urteko batezbestekoa.

Probintziaren barruko erliebeak ere nabardura batzu sortzen ditu bi aldagai horiengan.

Adibidez, itsasertzetik gertu edo urrun egoteak, bailaren paperak zelai edo itxia izatiak etab., leku bakoitzeko kliman nabardura ematen dio.