XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

13.3.- Donostia.

Cortazar Zabalgunea.

Bere marraketak eta eraiketak hiriaren espazio urbanoaren barruko haziera ordenatu bati erantzuten diote.

Zentroaldean ezik, negoziogunea ezarri den tokian alegia, ez da aldaketarik nabari beren etxeen morfologian eta kaleen marraketan.

13.4.- Donibane Pasaia.

Pasaiako badiaren ezkerreko ertzean kokatua dago.

Populazio-nukleo zaharra da, eta mendioineko egitura zuzenak ederki dirau gaur ere.

Bertako bizilagunen aktibitatea, gaur lehen bezala, arrantzaren inguruan dabil.

13.5.- Errenteria.

Probintziako nukleo nagusienetako bat da, eta Donostiako eskualdean, bigarrena.

Azken urteotan, herrian bertan nahiz inguruetan muntatu den industria ugariagatik haziera demografiko azkarra izan du, eta beraz, urbanistikoa ere, nukleo zaharra inguratua gelditu delarik.

13.6.- Oiartzun.

Donostiako Inguraldearen partaide da.

Populazio aktiboa industrian ari da gehien bat.

Herri honen populaketa, azkenaldi honetan nabarmenki hazi diren nukleo sakabanatu batzuren bidez egiten da.

Gaur egun, zerbitzu eta industri-aktibitate zenbait jasotzen ari da, baita hipermerkatua eta beste merkatal-zentruak ere.