XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaingiroki, lurreko komunikazio-sareak Gipuzkoan, honexetan du funtsa: Irun eta Donostia lotzen duen ardatz labur eta zabala (karretera, autopista, bide estu eta zabaleko trenbidea), eta bertatik bi adar ateratzen dira: bata, Donostiatik hegoalderantz, Oriaren erdi-ibilguraino (karretera eta bide zabaleko trenbidea) eta bestea, Donostiatik Mendebaldera, Debaraino, gero, honen bailaratik Eibarreraino jaitsiz (karretera, autopista eta bide estuko trenbidea).

Lehen adarrak Ebroaren ibarrarekin lotzen du Gipuzkoa, eta bigarrenak, Ibaizabalenarekin.

Adar nagusi hauetatik, beste sekundario batzu irteten dira, bai I-H norabidean (Zumaia-Azpeitia-Azkoitia-Zumarraga-Legazpia) (Elgoibar-Bergara-Lenitze) edo E-M norabidean (Tolosa-Azpeitia-Elgoibar) (Beasain-Zumarraga-Bergara-Elgeta).

Osorik, mota ortogonaleko sarea eratzen da, erliebera egokitua, zein hertsia bada ere, zaharkitua gertatzen bait da eta premiazko modernizazio baten beharrean dago.

Portu-instalazioei dagokienez, Pasaia da garrantzizko baten kokamendurako toki egoki-bakarra.

Azal-hedapenerako posibilitaterik eskaintzen ez badu ere, oso eginkizun garrantzitsua du probintziaren merkatal harremanetan, Estatuko gainerakoekin zein atzerriarekin.

Aireportua, Irun eta Hondarribiaren artean lekutua, probintziaren eskakizunen oso azpitik dago, eta horietxei erantzuteko azpiegiturarik ez du.