XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostia eta bere Inguraldearekin (Pasaia, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hernani, Usurbil, Urnieta, Lasarte) hasten da, maila desberdinak dituen Gipuzkoako hiri-hierarkia; maila desberdin horietan Irun, Tolosa, Bergara, Zarautz, Eibar, Beasain, Arrasate, Zumarraga, Azpeitia, Villabona, etab., aurkituko ditugu.

Hiriburuan, zera nabarmentzen da: funtzio finantzarioak eta aseguroetakoak, zerbitzu pertsonal, merkatal eta garraiotakoak, karakter eskualdetiar eta probintzialeko ekipamendu-maila altuarekin; portuko industriako aktibitateak eta merkatal-sektore txikiak ordea, inguraldeko hauzoetan eta gertuko hiri-nukleoetan kokatzen dira.

Hiriburuak, oso C.B.D. (Central Business District; Negozio-Distrito Zentrala) aktibo eta kementsua du, Askatasunaren Ibilbidea izanik beraren ardatza, eta Boulevard eta Buen Pastor bitartean hedatuz.

Hementxe topatuko ditugu Banketxeak, Konpainia nagusien bulegoak, edifizio publikoak, zerbitzuak eta era guztietako dendak.

C.B.D. honen alde osagarri bezala Alde Zaharra, Amara Zaharra, Amara Berria, Gros, Antiguo eta Aiete-Mirakontxa aldeak ditugu.

Hauetatik kanpora, Inguraldea hasten da, gainerako hauzoak hartzen dituena, baita beste nukleo batzu ere (Pasaia, Errenteria, Lezo, Hernani, Lasarte, Usurbil, Urnieta eta Oiartzun).

Gipuzkoako nukleo gehienetan birkonbertsio morfologiko, estruktural eta funtzionalezko prozesu bortitza gertatu da, modu desordenatu, espekulatibo, ia planifikazioarik gabekoa, azpiegiturazko arazo larriekin, ekipamendu eta zerbitzu defizitekin, eta bestelako desorekekin etorri dena eta Gipuzkoaren hiri-desarroiloa bahitzen digutelarik.