XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7.5.- Baserriko populamendu sakabanatua.

Errezilgo baserriak, elkarren artean banandurik daude, populamendu sakabanatu primarioa eratuz, populamenduaren sorreratik bait datorkigu.

7.6.- Albistur.

Hauzoz osotutako baserrigune bildua.

Baserria, modelu sakabanatuan bezalako da, familiak aparte bizi bait dira, eta ganadurako borda, kaletik kanpo dago, hau da, mendian.

7.7.- Oiartzungo bailara.

Baserriko populamendu polinuklear eta hazkorraren ezaugarriak ditu.

Hazkundea, zelaietan hasten da, geroxeago maldetara hedatuz.

7.8.- Populamendu polinuklear geratua Asteasun.

Kokamendu hau, faktore fisikoengatik, mugatua dago: erliebearen konfigurazioa, zoruaren ezaugarriak, ur-errekurtsuak, etab.

Erdibideko populamendua dela esan daiteke, nukleo bilduekin batera baserri sakabanatuak ere agertzen bait dira.

7.9.- Hiriko populamendua.

Tolosa, Oriaren bailaran kokatua, bidegurutze batetan sortua zen jatorriz, merkatal-funtzio bat betetzen zuelarik.

Hazkundea, planta erregularreko hiri zaharraren (Erdi-Harokoa) inguruan gertatu da, eta gaur eguneko zabalguneetan altuera handiko eta oso pilaturik dauden eraiketa berriak ikusten dira.