XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.10.-Merkatal-arrainak: arrai bentonikoak.

Hondotik gertu bizi dira, plataforma kontinentalaren gainean eta hondoaren arraste edo tretza tekniken bidez harrapatzen dira.

Alturako arrantzuntziak dira teknika hau erabiltzen dutenak eta espezie desberdin asko sartzen dira arrantza mota honetan.

Garrantzitsuenak, legatza, lengoradua, itsasapoa, perloia etab. dira.

5.11.- Urazpiko morfologia eta erliebea.

Marearteko zonaren azpitik, gure kostaldean 4,4 metroko altuera duena, itsasertz azpiko zona edo zorua aurkitzen dugu 40-50 metrotarainokoa; beheraxeago, itsasertz-inguruko zorua, plataforma kontinentalean zabaltzen dena; geroxeago, batial eta abisal eskualdeak topatuko ditugu.

Bi zona bereiz ditzakegu: pelagikoa, libreki mugitzen den guztia hartzen duena, eta bentonikoa, hondoan itsatsirik bizi direnen zona.

5.12.- Urazpiko fauna eta flora.

Argazki honetan, gure kostaldeko hondo ezaugarrienak ikusten ditugu, marearteko zona (1-2); itsasertz azpikoa (3-10) eta itsasertz ingurukoa (11-13) hain zuzen ere.

Gaingiroki, bi hondo-mota bereiz ditzakegu: batetik harrizko gogorrak, eta bestetik bigunak, harezkoak (sakonera txikitan) edo limo edo lohizkoak (zoru batialean).

Bi kasutan, bakoitzari egokitutako fauna oso desberdina da.

7 irudian harri eta hondarren arteko transizio-zona bat ageri da, eta bertan bi barbarin.

Argazki hau Igeldo parean (Donostia) hartua da 20 m-ko sakonean.