XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste komunikabide batzuren konpetibitateak, pasaiarien trafikoa oso baxua izatea egiten du.

11.12.- Urolako trenbidea.

Zumaiako portuaren bidez egiten zen merkatal-trafikoaren desagerpena izan da Zumarraga eta Zumaia lotzen zuen trenbide honen beheraldiaren eragilea, bidaiarien kopurua gero eta txikiago izanez.

11.13.-Topoa.

Donostia eta Hendaia artean, Topoa deituriko bide estuko trenak egiten duen zerbitzua Gipuzkoako modernoena da.

Dituen medioengatik pasaiari-trafikoa lehen mailakoa da, populazio-dentsitate handiko zonak iraganez.

Bere ibilbidearen zati handi bat lurrazpian dago.

11.14.- Pasaia

Gipuzkoako itsas-garrantzia delarik ere, itsasotiko pasaiari-trafikoa hutsa da.

Pasaia izan da Inglaterrarekin bidai erregularrak mantendu zituen portu bakarra.

Hala ere, kendu zirenez geroztik, trafikoa berriro hutsera jaitsi da.

11.15.- Hondarribiako aireportua.

Gaur egun airegarraioak duten garrantzia handia bada ere, gure aireportua arras eskasa gelditzen da dauden premien aurrean.

Bertako hegaldiak Estatu barrukoak dira, Madrid eta Bartzelonarekin.

Udaran egiten ziren hegaldi urriak, Forondako (Gazteiz) aireportu internazionalak absorbitu ditu.