XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hazi da, erlibeak horretara beharturik.

15.5.- Eibar.

Gure probintziako nukleo industrializatuenetariko bat da.

Elgoibarrekin batera, makineriaren sektorean, puntako lehen bi zentroak izan ziren; 1920. urtean Alfa koperatibaren sorrerak markatu zuen entrepresa mota hauen hasiera, lehengo garaietan arma fabrikatuz eta geroago josteko makinak fabrikatzera pasatuz.

15.6.- Eibar.

Ego errekaren bailara estua guztiz beteta dago, bere luzeran pilatu diren etxebizitza eta industria ugariengatik (Eibar, Ermua, Elgoibar).

15.7.- Soraluze.

Nukleo industrial garrantzitsua, torlojuen adarrean espezialdua.

Deba Garaiko herri honek 5.989. bizilagunetako populazioa zuen 1975.ean.

15.8.- Elgeta.

Debaren bailara eta Durangoaldea Pagatza portutik lotzen duen bidean dago.

Bere populazioak neurri handi batetan, sektore industrialean egiten du lan.

15.9.- Arrasate.

Deba Garaiko industrigune inportanteena, Euskal Herriko mugimendu koperatibista garrantzizkoenaren sorburua izan den bitartean.

Azken urteotako desarroilo urbanistiko handia aipatu beharrekoa da.

15.10.- Aretxabaleta.