XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Harresi haundi eta goi bat zuen, hamabi atekoa; atal buruetan hamabi aingeru eta hamabi izen idatziak
Hiriko harresiak hamabi oinarri zituen, eta hauetan bildotsaren hamabi apostoluen izenak.
Nirekin mintzatzen ari zenak, hiria eta honen ateak eta harresia neurtzeko urrezko haga bat zeraman.
Hiria laukia zen
Neurtu zuen, bada, hiria neurtagaz; 12.000 estadio
Haren luzera, zabalera eta goiera berdinak dira.
Gero harresia neurtu zuen, eta honek ehun eta berrogei ta lau ukondo eman zuen
Harresia jaspezkoa zen, eta hiria urre hutsezkoa, beira garbiaren antzekoa.
Hiriko harresiaren oinarriak era guztietako harribitxiz zeuden apainduak: lehenengo oinarria jaspez, bigarrena safiroz, hirugarrena kalkedoniaz, laugarrena esmeraldaz, boskarrena sardonikaz, seigarrena sardoinez, zazpigarrena krisolitaz, zortzigarrena beriloz, bederatzigarrena topazioz, hamargarrena krisoprasez, hamaikagarrena jazintoz, hamabigarrena amatistaz.
Eta hamabi ateak hamabi perla dira, eta bakoitza perla bakarraz egina, eta hiriko plaza urre hutsezkoa da, beira gardena bezalakoa.
Jauretxe berria eta argi berriaEz nuen, ordea, jauretxerik ikusi
Hiriak ez du argitzeko ez eguzki ez ilargi beharrik, Jainkoaren aintzak bait du argitzen eta bildotsa du kriseilu.
Haren argitan ibiliko dira herriak, eta lurreko erregeek hara eramango dute beren haundia.
Haren ateak ez dira egun osoan itxiko, han ez bait da gaurik izango
Ez da hara deus likitsik sartuko, ez sasi-jainkozalerik, ez gezurtirik, bildotsaren bizien liburuan idatzirik direnak baizik