XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17.- Arranondon edo Ondarroan ain ederrki egiten zana eta ain ederrki egiten dana, Euskelerriko erri aundi eta erri txiki guzti-guztietan egin bearr lezake Asterik Aundienean, Aste Santuan, Aste Donean, Aste Gurenean...; gure asaba zarren Nekauste ederr ori gogoz eta biotzez abesturik.

Yosukisto kurutzalduaren laguntzaz, Andre Miren Nekatsuaren eskarrez, urte asko baño len Euskelerri guztiko erri eta erriño eta baserri guztietan Nekauste ori Aste Donean abesteko oitura zabalduko dala uste degu: eta zabaltze zoriontsu orrtan eragipen eta eskutartetxoren bat gure lan onek eukitzen ba'du, lan guztiaren eta neke guztien sari gozoenentzat zabaltze zoriontsu ori eukiko degu.

Burgos-ko OÑA-n 1928garren urteko Otsillaren azken-aurreko egunean.