XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

13.- Egia esateko, alegiñik aundienetakoak egin ditut, Basterretxeak berak Bizkayeraz egindako Nekaustearen billa; bana bizkayerazko argitaldirik antxiñakoena 1855garren urtekoa aurkitu det bakarrik.

Euskelerriko bazterrtxoren batetik idaztiño zarrtxoren bat, libruchu zimurren zimurrez maspilduren bat, bat-edo-batek bizkayerazko Nekauste lenengoagaz bialduko ba'ligu; pozik aundienetakoa guretzat, ez aintzarik txikienetakoa bidaliko ligukenarentzat, izango litzake.

Eta ez da izan ere, ezin izandako gertaera, Euskelerriko bazterren baten Nekauste zarr ura aurkitzea; Euskelerri guztian, (naiz Gipuzkoan, naiz Bizkayan, naiz Naparroan), Kardaberaz-tarr Abak argitaldutako idaztiak zabalduak eta bialduak, salduak eta emanak, irakurriak eta entzunak, alde guzti-guztietan izan ziran-eta.

Baita Nekauste orretako neurrtitzak ere, uste dan baño erri geyagotan abestuak izan dira, eta abestuak dirade gaurko egunetan ere, Aste Santuan, Aste Donean, Aste Gurenean....

14.- Au, oitura ederr au betikotu egin du, Goyan Begon Agirre-tarr Domeka, Yaupari euskeldun eta euskelzaleak, Kresala deritzan bere, irakurrgai goragarrian. (I) 4garren atala 41garren orritik 43garreneraño (...). Idazkera guztia idaztian bertan dagonez utzi det.