XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZ-AURREA

I.- Yosun Lagundiko Kardaberaz-tarr Aba ospetsuak idatzitako, Pasio edo Nekaustea, lenengokoz ezagutu nuanetik; Euskalerri guztian ainbat geyen zabaltzeko gogo eta asmoa sorrtu zitzaizkidan barru-barrutik....

Ezagungarria, zabalgarria da, izan ere, Nekauste ederr ori; euskelzale eta euskel-yakintsu aundi batek egiña, eta antziñako aldi zoriontsuetan, Euskal-erriko eleizetan, ainbeste eta ainbeste bider gogoz abestua, pozez entzuna.

Ez da oraindik oitura gozo ori alde guztietan galdu; Yosu-Lagun Giputz-aren Nekaustea, ez Gipuzkoan bakarrik, Bizkaiko bazterr baten baño geyagotan ere, gogoz abestu oi da, pozik entzun oi da.

Elantzoben (erri bereziki baten oitura ekarrteko), Ostiral Done egunean urtero-urtero gogo berriagaz neurrtitz zarrak abesten dira; poz berriztuagaz antziñako abestia entzuten da....

¿Abestuko ez da ba gogoz, entzungo ez da ba posez euskeldun-artean; Euskeldun ospetsu batek egindako Nekaustea?....

2- Eta ¿nola egiña?....

Kardaberaz-tarr Yosu-Lagunak (bene-benetan Yosuren lagun) neurrtitz oyetan bere biotz zan-zana sarrtu zun, eta ondorengo euskeldun guztioi utzi zigun.

Obeki esateko, ez guri, Yosuren biotz maitetsuari utzi zion.

Ori dasa, gure Nekauste ederr onek aurrez-aurrez dakarren, esakerak: Jesuchristo Gure Jaunaren Pasioa Eusquerazco versoetan Jesusen beraren Biotz Maitetsuari Biotzarequin batera ofrendatzen dio A.S Ignacio Loyolacoaren Seme (1) Christavren Bicitza 568g Orrian Iruñan (1760); baña orri ori 368g. izan bear litzake: ez zun bere izena ipiñi; baña bere biotzaren bide, izena eta gizona ongi agertu zitzaizkigun.

Ezaguna da, Yosuren Biotzarenganako izan zun zaletasuna; beti-beti bere biotza Yainko-Biotzarekin bat eginda euki eta erabilli zun.

Eta Yosuren Biotz maitetsua su-garrez ixioturik, arantzaz buresturik, kurutzez ederrturik, ikusten zulako; eta su-garr-arantz-kurutz ayetan Yosuren Nekaustea, eta Nekauste gogorreko neke-min gogorragoak ikusten zitualako; biotz-biotzetik atera zun eta biotzagaz batera Yosuren Biotz Maitetsuari eskiñi zion, gaurr guk zuei, (euskeldun maite guztioi) daskeintzuegun Nekauste au.

3.- Kardaberaz aundiaren biotzetikan ateratakoa da; orregatik, bere biotza bezelakoa; Yosuren maitasunez betea, giz-gogoen egarriz larria, obenaren gorrotoz mindu eta atsekabetua.