XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZ-AURREAREN ONDORENGOA

10.- Nere itz-aurrea idatzi eta gero, Yosukistoren Nekauste ori Kardaberaz-tarr Abak egiña ez dala, yakin det.

Bere izenpean agerr oi da, baña ez ei da noski berea, Yosun Lagundiko beste euskeldun eta euskelzale batena baizik....

Orrela dakarr beiñipeiñ Uriarte-tarr Aba ospetsuak, onetariko berrietan lenenetakoa dan Uriarte-tarr Abak: Basterretxea-tarr Agustin Abak olerrkitxo au Yosukistoren gure Nekauste au bizkayeraz egin zun, eta Kardaberaz-tarr Agustin Abak gipuzkeraz ipiñi zun....

Eta gipuzkeraz beintzat 1760garren urtean Kardaberaz-tarr Abak Iruñan argitaraldu zuan-ezkero, urte ori baño lenago egingo zun bizkaiyerazkoa Basterretxea-tarr Abak; baña Uriartek eta, aitatzen dituen Bizkayerazko argitaraltzeak, zarrenak ere, 1777garren urtea baño zarragoak ez dirade (1).

1777garren urteko Nekaustea bizkayeraz nun dagon ba-dakit bai nik; baña zarragoaren billa nabil ni: gipuzkeraz, 1760garren urtean argitaraldua Eibarren aurkituta daukat-eta.

11.- Dana dala, azkarr ibilli bearr izan zan Kardaberaz-tarr Aba, 1760garren urtean bere Cristavaren Bicitzan bere izenkide Agustin Basterretxea-tarraren Nekaustea ere gipuzkeratuta Euskelerrian zabaltzeko.

Geroztik, naiz gipuzkeraz, naiz bizkayeraz, sarri egin dira Nekauste orren berr-argitaraltzeak.

Bizkayeraz (Uriarte-tarr Abak dasanez) 1777garren urtean bi aldiz Bilbaon, eta uri artan bertan, baita 1863garren urtean ere.

Gipuzkeraz berriz bereala (urtea izendatu-gabe) bereala ipiñi zula Kardaberaz-tarr Abak, dasaigu Uriartek.

12.- Gañera, (ni yakitera eldu naizenez) Bizkaiko euzkeraz agertu zan Durangon 1909garren urtean; eta lenago Bilbaon, edo (idaztiak berak dakarrenez) Bilbon lenago 1855garren urtian A Depont en Imprentan, Olaechea-tarr Bartolome Yaunak egindako Cristinauben Dotrinia-n; baña azkoz ere lenago Bilbon bertan ezaguna izango zan, libruchu ori urte artan amargarrenez reimprimidua zan-eta....

Lentxoago, 1832garren urtean Tolosan ere bizkayeraz agertu zan; eta agertu ere, idazpuru entzungarriz arroturik agertu zan: Yesucristo geure Yaunaren pasiño santua Aita Basterrechea Izpazt er tarrac zer esango ote dute ori entzunik Lekeitioko semeak (...).