XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Zer esan nai dute Yosuren izen-alboan dauden A. aundi eta B. aundi oyek?... A-gustin eta B-asterretxea: Basterretxea-tarr Agustin Aba, Nekauste onen egillea izan zalako.

20.- Uriarte-tarr Abak dakarrenez, Kardaberaz-ek ere bere eskuz idatzita utzi zigun, Nekauste ori bizkayeraz Basterretxea-tarr Abak egin zula lenengo; eta bizkayeraz arrturik, gipuzkeraz berak (Kardaberaz-ek) ipiñi zula.

Ara ba, ori yakinda-gero, gipuzkerazko Nekaustea arduraz irakurri-ezkero, bein baño geyagotan Bizkaya aldeko izketa agerr-erazi dezakegu....

21.- Ara emen ikusbide batzuek: Lenengo ikusbidea: 2garren zazpikoan, zazpigarren lerroan, dakusgu: Besteric egun illuna: gipuzkeraz bestetik esaten da; bizkayeraz berriz besteric esaten zan len; eta oraindik ere toki baten baño geyagotan esaten dute -ric, Gipuzkoako -tic-en ordez....

Bigarren ikusbidea: 4garren zazpikoan, 2garren lerroan: Auspaz bizkayeraz; auspez gipuzkeraz, obeki auzpez.

Irugarren ikusbidea: 6garren zazpikoan, 2garren lerroan: Itauntcen bizkayeraz (itaundu); gipuzkeraz galdetzen (galdetu): berriz ere beste ainbeste gertatzen da IIgarren zazpikoan, 7garren lerroan.

Laugarren ikusbidea: 13garren zazpikoan, 4garren lerroan: dirauco edo dirautso argi baño argiago da, itz ori Bizkaitik etorri zala Gipuzkoara, eta Gipuzkoan giputz egin-gabe, bizkaitarr uts-uts gelditu zala, gipuzkeraz esaten dio edo dasayo esango litzake-ta.

22.- Bosgarren ikusbidea: 8garren zazpikoan, 7garren lerroan: lagunoc gana ederrki bizkayeraz, baña giputzak ez dute nai orrela esaterik, lagun onen gana baizik.

Seigarren ikusbidea: 35garren zazpikoan, 6garren lerroan: ceure bizkayeraz, zure gipuzkeraz; ceuc (51, 7) bizkayeraz, zuc gipuzkeraz; ceurea (51, 2) zurea-ren ordez; ceuen (30, 7) zuen-en ordez.

Zazpigarren ikusbidea: 32garren zazpikoan, 7garren lerroan: ifintu edo ifindu bizkayeraz esango da, baña ez gipuzkeraz, ipiñi baizik.

Zortzigarren ikusbidea: 54garren zazpikoan, 5garren lerroan: euracana bizkaitarrak orrela esaten dute, baña ez giputzak; onek ayen-gana esaten dute.

Ikusbide geyago ere ekarri litezke, baña naiko dira ekarriak, Nekauste onek bere yatorria Bizkaya aldetik dakarrela ikusteko.

23.- Ederrki gipuztu zuen Kardaberaz-tarr Abak, baña noizik-bein Bizkayerazko esakera edo itzak utzi zitun; eta orain ere Nekauste zarr orretan irakurrle erne eta adikorrak bizkai-usaya edo, bein baño sarriago aurkituko du.

Nik Kardaberaz-tarr Abak argitaraldutako orriak, berak argitaraldu zitun bezela, berdin-berdin argitaraltzea nai izan det: orregatik, baita utsunerik argienak ere ez ditut zuzendu, dauden bezela utzi baizik.

Baña ara emen utsune eta okerr oyek, beren zuzentza alboan daramatela.