XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde onetatik ez du ez zuzendu bearrik Nekauste ederr onek.

Baña izkuntzaren aldetik ordea ¿zer esan?....

Kardaberazi, Yosun Biotzari zeukan maitetasunak, ez zion iñola edo ezela ere kendu, Euskelerriari, zorr zion, eta Euskerari zeukon maitetasun eta zaletasuna: kendu ez utsa, ken bearrean, sutu, garrtu, garbitu, gorendu, ortzezkotu, Yainkozkotu egin zion....

Biotz-biotzetik atera zun Kardaberazek au Nekauste au; eta biotz-biotzean euskera zeukalako, euskeraz irten zion; eta aiñ euskera samurrez, aiñ euskera leun da biribillez, aiñ euskera argiz...... ai esan el ba'nuke, aiñ euskera garbiz; baña ai-ene, ai-ene... ori esan ezin; ez da eguia-ta....

Nekauste orrtako euskerak, samurr-samurr, leun-leun, biribil-biribil dario gure neurrtitzlari-oni; baña (egia esateko) ez garbi; bein baño sarriago (zorigaiztoz maizegi) erderazko txipriztiñez loitzen zayo-ta....

Gazte-gaztetatikan Euskalerritik urruti; gaztaro guztian zer-ikasi guztiak erderaz, latekeraz eta gerkeraz erabilli bearr; irakurrte geyena iru izkuntza oyetan, edo zerbait italkeraz eta pantzezkeraz egin bearr... euskera maitea (biotz erdi-erdian egon-arren) aldemen guztietan zebiltzaten izkuntzakaz, bein baño sarriago loitu egin zitzayon; eta gero, biotzetik españetara zetorrkionean, maizegi erdi erderaz eta erdi euskeraz yantzita, edo erderakadaz loituta, zetorrkion.

Irurogeitabat neurrtizki edo neurrtitz-piIla dauzka, Nekauste guztiak; zazpirik zazpi elkarrtuak, eta orregatik neurrtitz edo erreskada edo lerro guztiak lauregun eta berrogeitazazpi dirade; eta orrenbeste izan-arren, zazpiko oso bat bakarrik ere, euskera garbizkorik ez dago; guzti-guztietan erderakadaren bat agerrtzen da-ta.

5.- Oyek erderakada guztiok kendurik, Nekauste osoa euskera garbi eta argiz ematea, da nere asmo eta gogoa.

Orretarako ara emen, nere lanean naramaneten arau eta irizpideak....

Lenengo araua: Argi ta garbi dagona, dagon bezela utzi.

Bigarren araua: Argi edo garbi ez dagona, argitu edo garbitu.

Argi-bearra gutxitan izan da; garbi-bearra berriz, sarri baño sarriago: batean itzetan, bestean itzen elkarrtze, yoskera eta izloturetan, beiñ edo beiñ (oso bakan edo gutxitan) baita oldozkai beretan ere.

6.- Ezaupide baterako, amalaugarren zazpikoan Aita Kardaberazek dio, Yosukisto gure Yaunari emandako belarrondokoak lurreratu egin zuela: ez dasate goizperrlariak orrelakorik; eta goizperrlarien esanak, puztu edo gezurrtu bearrik ez dute, belarrondoko aren narda eta iguingarritasuna aditzen emateko.

Orregatik kendu egin ditut itz oyek, beste batzuk ipiñiaz.

Au izan-ezik, oldozkoyetan beretan oso aldatze gutxi egin ditut; itzetan berriz asko, baña beti-beti Kardaberaz aundiari zorr zayon begirunea, arduratsuki zaindurik.