XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DEABRUAREN EZTARRIA Ordubete besterik ez zen igaro haizea baretu zenetik. Grisa zegoen ortzia eta berunaren kolorekoa Klodoaldoren begiek harrapatzen zuten espazioa, zuhaitz bilutsetatik ibaiaren ertzetaraino.Eguraldiaren sekretuak ezagutzen dituenaren keinua somatzen zitzaion ezpain estutuetan eta, erromes makilarekin bideko harlosari emanez, bizkortu egin zuen pausoa.
Hogei bat minutugatik ez zen libratu.
Hotz zen eta haserako euri fina elur maltzurra bihurtu zitzaion berehala.
Mara mara ari zuen Orreagara iritsi zenerako.
Gizona ez zen haserretu.
Urteak ziren ez zuela ostatua horren misteriotsua eta, halaber, horren abegikorra ikusten.
Askotan zeuzkan elurretan ikusita urrutiko Okabe eta Errozate... eta, zer esanik ez, Ortzanzurieta maldatsu hura.
Baina Orreaga... hura zen lehenengo aldia.
Eta dotore egiten zuen.
Oinetako mantarrak blai egonarren irribartsu deitu zuen ostatuko atean.
Han ez ziren Nafarroako ardo beltza eta ogi gozoa inoiz faltan izaten.
Oparoa izan zen afaria eta asetuen plazerrezko berotasuna sentitzen zuen gorputzean Klodoaldok oheratu zenean.
Gutxi falta zitzaion errosarioaren azken agurmariak errezatzeko.
Nekatuta sentitzen zen eta berehala bukatu zituen.
Hura izaten zen bere azken otoitza.
Gero...
Dagoeneko elurrak jana zion behekaldea kristalari.
Zaratarik gabe baina etengabe ari zuen bere erasoketa hotz eta lasaian.
Elurra baino boteretsuagoa zen monje
Uhainka zetorkion behin eta berriro burura....
Eskoziako urruneko lurraldean bazen behin sakristau gazte bat.
Ile gorrixka jauzika erortzen zitzaion