XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Konspirazioko sarearen parte handi bat Euskal Herrian harilkatu zuten, Nafarroan hain zuzen, eta protagonista euskal herritarrak izan zituen: zenbait burukide karlista eta erbesteratutako militar iruindar bat, Jose Sanjurjo jenerala.
Indar politiko desberdinak eta izakera gogorreko militarrak lotu zituen konspirazioak. Politikoen aldetik, monarkikoak, falangistak (Espainiako faxista autoktonoak), eskuin klasikoa eta karlistak batu ziren.
Militarren artean, Franco azaltzen zaigu altxamenduaren gidaritzat, baina planen arabera Sanjurjo nafarrak jarri behar zuen matxinatuen buru. Hala ere, Portugaldik Burgoserako hegazkina hartu zuenean gerra gidatzen hasteko, istripua izan eta hil egin zen.
Nafarroako komandante militarra, Emilio Mola jenerala, Francori itzal egin ziezaiokeen beste protagonista bat zen. Baina hori ere hegazkin istripuz hil zen 1937ko ekainean, Euskal Herriko konkista prestatu eta gidatu ondoren.
Euskal Herrian ondo errotutako mugimendu batek, karlismo edo tradizionalismoak, paper berezia jokatu zuen konspirazioa prestatzen. Antonio Lizartza leitzarra zen orduko Nafarroako karlisten buruetako bat, eta parte zuzena hartu zuen konspirazioan: Nafarroako karlista eta eskuindarrak armaz hornitzen alde batetik, eta militarren eta dinastia karlistaren arteko akordioa lantzen.
Lizartzak harro kontatu zituen bere lanak liburu batean,
Fraixku Olanok