XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Datu bat: Euskal Herrian gerra zibilari hasiera eman zion gerrako bandoa ez zen kuartel batean argitaratu,
Egun berean, goizeko 9etan, goardia zibilek mezu horren makina bat fardel eskuratu eta gero Nafarroan barrena zabaltzeari ekin zioten. Bide batez Iruñeko egunkariak Molaren gerra deialdia plazaratu zuen bere lehen orrialdean,
Errepublikaren aurkako konpromezua harantzago zihoan prentsa mota horretan. Zapateria karrikako egunkari iruindarrak, altxamendu eskuindarraren akuilu ideologikoa izateaz gain, parte hartze zuzena izan zuen militarren eta karlisten arteko negoziazioetan gerra prestatzeko orduan, bere zuzendari zen Raimundo Garcia Garcilaso-ren bitartez.
Garcilaso, nafarzalekeriaren ideologoa, Franco, Goded, Mola eta Sanjurjoren bitartekari prestua izan zen 1936ko uztaileko kolpea burutu arte.
Jokabide honek ederki frogatzen du Errepublikako urteetan izandako kazeta eta politikarien arteko lotura estu bezain zuzena. Sarritan deitu izan duten
Errepublikaren aroa oso emankorra izan zen kazetagintzaren eremuan. Hego Euskal Herrian, errate baterako, 18 egunkari kaleratzen ziren: ia-ia korronte politiko-ideologiko guztiek beren bozeramailea zuten. Baina gerrak kazetaritzaren urrezko urte hauek hondoratuko zituen, iritzi aniztasun oparo batetik Mugimendu Nazional frankistaren halabeharrezko margo bakarreko panoramara pasatuz.
Gertaera politiko-militarrek baldintzatu zituzten komunikabideen jokaerak gerra hasi bezain agudo. Errate baterako, aipatu dugun Molaren bandoak aldizkari guztiek orduz geroztik pairatu beharko zuten zentsura militarrari eskaini zion bere 10. artikulua. Baina askoz harantzago joan ziren alde batekoen zein bestekoen eginkizunak. Etxekoei zentsura ezartzen zitzaien bezala, etsaiei lapurren legea.