XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) lenotik e bai, emezortzi urtetan geo kartzela eman tziaten, emezortzi urtetan kartzela etzen tokatzen oandik, miño nei an sartu ziten beintzat, ez ementzen tokatzen kartzela eamatia, gizon tartea...

Miño... ordun e zea, guk zea izaten genun petate koxkor bat.

Gu bian iuki giñuzten, ta bi-iru manta, antxe, komon ttiki bat, ta oloko maai koxkor bat, besteik deus etzan...

An dena alkarren bixtan ein ber genun ein ber genuna.

Geo eman tziten Madrida, geo Cordoban bukatu nun kartzela.

Jesus!

Oi nei ez gootu, ni andikan ata nitzan dembun illuna zen.

Lenore trena oona jarri zuten dembuan zea, Irundikan ate ta Madrida, goizin ate ta illuntzeko joten tzen ta oan berriz, zer, gaba ordu jongo da.

Lotua trenian e lotuta jon giñan gu, biñaka ola lotuak, o sea ta tokatzen tzigun Cordoba, ta antxe eondu giñan, nik amairu illabete pasa nittun, ta neekin jon tzinak ba zian bi urte pasa tziuztenak.

Eerki jartzen du, galoyak an uzteko, aleiya galoiyak san nai du, pues nola aintzari aundiyak nola dia zea, galoiyak, zu bazea pamparroi xamarra re, an uzteko.

Emen, bertatik-berta naiko jatekua eamaten tziuten Donostira, astian bi aldiz ro.

Bertan e emengo aldin jatekua txarra zaten tzen, azal ta guzi eosten tzuten, ta artatikane nai aiña ez, azal ta guzi zaakutan ta beltz beltz iña, ez?

Oañ nik apetittua earra nun, ta nei seittuan jarri ziten, zea limpieza, segunda galerikua.

Osea limpieza im ber nun, denin zeldak daude, ez?

Nik posible nun lembiziko goizero filan jarri, (...)

miño nik bi aldiz ta beste batzuk igual gelditzen tzin pixar batekin alletzen etzela, uaxe bakarra eguerdiyan, ta goizian kafesne pixar bat, ta berriz apaitako zopa pizar bat, baratxuyakin ta ur pizar batekin.

Aentxe gizonak gosian ogei urte ta geyon zaudenak, zerbatte motibo aundiyangatikan, bat iltzetik o auskalo!

Traje kondenatu bat, ta besuatikan dena zintzillik, ni ez naun gizena baño, kostilla ezurrak dena ola ateriak, ta itxetik iñon e ayudik ez, ta ango jana bakarrik...

Goizian kafesnia ta solasian esaten dan bezela jo ta uaxe, ta geo ordutan patiyoa, geo eguerdiko dembuan potaje pizar ua jaten tzenun, berriz e arratsaldian beste buelta eman, ta berriz e apaldu ta barrena, zeldaa.

Itxiya.

Kartzelan tzaude miño an oandikan e beste giltza bat do barrendikan.

Oik denak pasa ta oandikan soldauxka allatu gabia nitzan jator, enun emezortzi urte, miño lenotik sartu ziten kartzelan, ta ogeitabatetan nola joten den soldaro...

Ta oan, soldao jon ber inxtantin ta...

Oi! Guazemak ba gurekin Leona!

Ta Leona jon ta dirua irabaziyaz aleiya minetan ingo genula.

Guk geina ibiltze genuna pues, urdiña, galtza urdiñak, alkandorak bazin leno oam bezelaxe, ta alkandora zar bat, ta sei aurrea!

Jertse zar bat, lembizi arrapatzen zena ta aire!

Artillezkuk bai.

Battut, auzko zea ortan...Abarka zar batzuk eta!

Ebiya baldimbazen etzen zirik eta deuse gañin ibiltzeko.

Bizkar larruk.

Ardiya miño aundiyona, zikiro ro zea oitakukin in ta, kuratu barrundik ta geo erdiyan lotu ta emendikan orrea.

- Bai, ta bi eskuak libre ttuzu laneko...

Xira lotua da.