XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARINKETAKO EUXEBIO ETA LARRAZABALETAKO FRANTXIXKA

95.12

Sagardo onaren sekretua

AITONA: Eztu ber saarrak zoitua.

AMONA: Urti ontan ongi ai gea!

GAZTEA: Oan, giro txarrak jotzembadu normala da pallo ittia.

Miño sagarrak berezkua ete du urte batin bai, ta bestin ez?

AITONA: Zazpi karga saar.

Sei zaku da karga, ta amar sei zakuko.

Saardukin eztakazu oi itteik, saarduak beria ber du.

AMONA: Oain eldu dia goiko ardiyak, ataka zabalik baito... atoz ona, atoz, atoz...

AITONA: Emen beti zizarra x beti Bainketakuk eta fama du.

Nik eztikit nolaz, euldiyan o klimak o zerk eraiten duen, biño emen beti saardu ona.

Naiz tolare batin jarri zizarra sar berekin, eta or nik uste eraingo duela asko beintzat ontziyak.

Eraiya sartzeko kupelak, ondo garbittua don, o kuidatua don o...

Erdi-zikiña bota, ro bakizu...

Bai, bai, eraiya ongi ibiltzez bai ta geo itxe batzutan itte zuten garbittu, obetu bearrez, miño kupelak eon ber du berialaxe.

Bee lira gelditzen tziyon azpiyan arrei, arei ondarra, saardo ondar oi.

Ua zea lorittu itten da, x patsa ro zea bat gelditzen da, sar puxka rola, ta ua an eoten da eze-ezia.

Ta bestela berriz, eiten da, kupela oan ustutzen tzu, martxun edo ola, ta udatzenarte ongi eoten da, ta kupela ittenda leortu, ta itten da eskatu.

Miño oi eztu ber kupelak, beriartan suelto bota.