XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARIA ANJELA ASTORCH DOHATSUA, birjina, II. Ord.

Klaratar kaputxinek oroipena

An. tx. kaputxinoek nahierazko oroipena

LEHENENGO IRAKURGAIA

Heriotza bezain indartsua da maitasuna 8, 6-7

Abesti Ederrenaren liburutik

Irar nazazu silu antzera zure bihotzean,
silu antzera zure beso gainean.
Heriotza bezain indartsua baita maitasuna;
hilen egonlekua bezain gogorra maitemina.
Su-txinparta da,
jainkozko su-garra.

Ur handiek ezingo dute itzali maitasuna,
ezta ibaiek ito ere.
Eta esker txar emango zaio,
maitasuna erosi nahian
bere ondasun guztiak ematen dituenari.

Sal 44, 11-12. 14-15. 16

ERANTZUN SALMOA

R/. Poztuko naiz, Jauna, zure salbamenean.

Entzun alaba, eta ikus, aldera ezazu belarria:
ahaztu ezazu aitaren etxe eta herria.
Erregek zure edertasuna irrikatu du;
bera duzu jaun, egiozu ahozpez agur.
R/.

Guztiz apain dator errege-alaba,
haren soinekoa urrez ehoa da.
Jantzi nabarrez dakarte erregenera,
neskatxak atzetik eta lagunak inguruan dituela.
R/.

Pozik eta alai dakartzate, eta sartzen dira
erregeren jauregira.
R/.