XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeure erruki handiz salbatu nauzu 51, 1-12

Siraken liburutik

Gora Zu, ene Jainko eta Salbatzaile;
eskerrak Zuri, nire aitaren Jainko horri.
Emango dut zure berri, babes baitzaitut,
heriotzatik salbatu bainauzu,
eta nire oinak gorde baitituzu:
leize zuloaren atzaparretatik,
mihi gaiztoen zigorretik;
eta salatzaileen aurrean
nire alde jarri zara.

Zure erruki handiz salbatu nauzu,
ni noiz eroriko zain daudenetatik,
ni hil nahiz dabiltzan indartsuetatik;
arrisku askotatik atera nauzu;
inguratzen ninduten su-garretatik,
garrik egiten ez zuen sutatik,
urik gabeko itsasoaren sabeletik,
ezpain gezurti maltzurretatik,
mihi saltzailearen gezietatik.

Hil-zorian nengoela,
eta leize zuloaren barren-barrenean,
harantz-honantz jotzen nuen
eta ez nuen inor laguntzaile;
babes bila nenbilen
eta ez nuen inor aurkitzen;
Jaunaren errukia gogoratu nuen,
Haren betiko urrikalmena,
Harengana jotzen dutenak
salbatzen baititu
eta gaitz guztietatik ateratzen.