XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure eskuetan uzten dut neure arnasa,
askatuko nauzu, Jauna, Jainko leiala.
Poztu eta alaituko naiz zure maitasunez,
begiratu baitiozu nire zorigaitzari,
estualdian lagundu diozu nire bihotzari. R/.

Atera nazazu etsaien eskutik,
aurrean narabiltenengandik.
Aurpegi argia erakutsi morroi honi,
salba nazazu zeure errukiz. R/.

Oinaze gogorrak poz-pozik eramaten ditut, Jaungoikoaren beldurragatik 2 Mak 6, 18. 21. 24-31

Makabearren liburutik

Egun haietan, bazen Eleazar izeneko gizon bat, lege-jakintsu jatorrenetakoa, adin handi eta aurpegi ederreko gizona; eta, ahoa gogorrean zabalarazirik, txerrikia janarazi nahi zioten.

Opari gaizto hartan buru egiten zutenek bereiz hartu zuten Eleazar aspalditik ezaguna baitzuten eta eskatu zioten, berak prestatutako legezko janariak ekarrarazteko eta, opari eskainitako janariak ziren itxurak eginez, jan zitzala, erregeak agindu bezala.

Baina Eleazarrek erantzun zien:

- Nire adinari ez dagokio itxurak egiten ibiltzerik; gazte askok usteko du, Eleazar larogeita hamar urtetan jentil bihurtu dela; eta bizi iheskor hau apurtxo bat luzatzeagatik, gazteak okertu egingo dira, nik egindako itxurakeriagatik; eta hori nire zahartzaroa zikintzea eta lotsagarri egitea izango litzateke.

Gainera, gizonen zigorretatik oraingoz ihes egingo banu ere, Ahalguztidunaren eskuetatik ez nuke ihes egingo, ez bizitzan, ez heriotzan.

Horregatik orain nire bizia kementsu emanez, nire zahartzaroak merezi bezalakoa agertuko naiz; eta gazteei jarraibide ederra utziko diet, gure Lege agurgarri eta santuagatik horiek ere gogatsu eta kementsu bizia ematen ikas dezaten.

Hori esanda, zuzen-zuzen oinaze lekurako bidea hartu zuen; eta hara zeramatenak, hitz horiek entzunda, biguintasunetik gogorkeriara bihurtu ziren, haren esanak zorakeria iruditu baitzitzaizkien.

Eleazarrek, zigorkadengatik azkenetan zegoela, antsi eginez, honela esan zuen: