XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azaroak 28

MARCAKO SAN JAIME, apaiza

Anaia txikiek oroipena

LEHENENGO IRAKURGAIA

Bedeinkatua da zintzoaren oroipena 45, 1-6

Siraken liburutik

Jaungoikoak eta gizakiek maite izan dute,
bedeinkatua da Moisesen oroipena.
Santuen antzeko egin zuen aintzaz,
eta indartsu, etsaiak beldurtzeko;
haren hitzez hutsean geratu ziren mirariak,
ahaltsu egin zuen erregeen aurrean;
aginduak eman zizkion herriarentzat,
bere handitasuna agertu zion;
haren leialtasun eta otzantasunagatik
aukeratu egin zuen gizaki guztien artetik.

Bere hitza entzutea eman zion,
eta hodei ilunera sarrarazi zuen;
bizitzako aginduak eman zizkion,
bizitza eta jakinduriaren legea,
erakuts ziezaion Jakobi bere ituna,
Israeli, bere legea eta aginduak.

ERANTZUN SALMOA Sal 15, 5-6. 7-8. 9-10

R/. Alai daukat bihotza Jaunagan.

Jauna da nire ondare eta edontzia;
Zuk daukazu eskuetan nire zoria.
Lur gizenean gertatu zaizkit zuin hariak,
oso pozik nago nire ondareaz. R/.

Onesten dut Jauna, aholku eman didalako,
gauez ere nire bihotzak ohartarazten nauelako.
Begi aurrean ipintzen dut beti Jauna;
eskuinean daukadala, ez naiteke dardara. R/.