XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urriak 23

CAPISTRANOKO SAN JOAN, apaiza

Ordena guztiak oroipena

LEHENENGO IRAKURGAIA

Jakinduriak errege makila eman zion 10, 10-14

Jakinduriaren liburutik

Bide zuzenetik eraman zuen zintzoa,
bere anaiaren haserretik iheska zebilenean;
Jaungoikoaren erregetza erakutsi zion,
eta gauza santuen jakinduria eman.
Ondoren ona eman zien haren ahaleginei,
eta sari oparoa haren lanei.

Lagundu zion menperatzaile lapurren aurka,
eta ondasunez bete zuen.
Etsaiengandik gorde zuen, maltzurrengandik babestu,
eta borroka gogorrean garaile atera zuen,
ikas zezan,
jakinduriak beste ezerk baino gehiago dezakeela.

Ez zuen bertan behera utzi saldutako zintzoa,
bekatuan erortzetik gorde zuen;
harekin batera jaitsi zen kartzelara,
eta kate artean ez zuen eskutik utzi,
harik eta errege makila
eta bere menperatzaileen gain nagusitza eman zion arte.
Salatzaileen gezurra agerian jarri zuen,
eta betiko aintza eman zion.

ERANTZUN SALMOA Sal 33, 8-9. 16-17. 20 eta 23

R/. Dasta ezazue eta ikus zein samur den Jauna.

Jaunaren aingeruak txabolak ipintzen ditu
beldur diotenen inguruan, eta babesten ditu.
Dasta ezazue eta ikus zein samur den Jauna,
bai dohatsu, Harengana ihes doana.