XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txoriak ere aurkitzen du etxea,
bai enarak ere umeak ipintzeko ohatzea:
zure aldareak, gudari taldeen Jauna,
ene Errege eta ene Jainkoa! R/.

Bai dohatsu, zure etxean bizi direnak,
beti Zu goresten ari direnak!
Begira iezaiozu, Jainko, gure Babeskiari,
so egiozu zeure Gantzutuaren aurpegiari. R/.

Hobe da, noski, egun bat zure atarietan,
eta ez mila bestelakoetan;
Jainkoaren etxe-atarietan egon nik nahiago,
gaiztoen etxean bizi baino. R/.

Nik jauretxe bat eraiki dut zure izenarentzat, leku bat beti bertan bizi zaitezen 2 Kro 5, 6-8. 9b-10. 13; 6, 2

Kroniken liburutik

Egun haietan, Salomonek eta bere inguruan bildu zen Israel herri osoak, ezin konta ahala ardi eta idi eskaini zituzten opari kutxaren aurrean; hainbeste izan zen hil zutena.

Apaizek sartu zuten Jaunaren kutxa, bere tokian, jauretxeko Debiren, hau da, Santu-Santuan, kerubinen hegalpean.

Kerubinek beren hegalak zabaltzen zituzten kutxaren toki gainera, eta estaltzen zituzten kutxa eta kutxaren hagak; eta han dago kutxa gaurdaino.

Kutxan, berriz, hau bakarrik zegoen: israeldarrak Ejiptotik atera eta Jaunak haiekin elkargo egin zuenean, Moisesek Horeb mendian ipinitako bi harlosak.

Guztiak batera kantari ari ziren, turutaz, txilinez eta beste soinuz Jauna aitortzen eta goratzen zutela: Goretsazue Jauna, ona baita, Haren maitasuna betikoa baita.

Bitartean Jaunaren etxea lainoz bete zen. Apaizek ez zezaketen bete beren eginkizuna lainoarengatik; Jaunaren aintzak beterik zeukan jauretxea.

Orduan Salomonek esan zuen: -Jaunak laino ilunean bizi nahi du, eta Nik jauretxe bat eraiki dut zure izenarentzat, leku bat beti bertan bizi zaitezen.