XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azaroak 17

HUNGARIAKO SANTA ISABEL,

III. Ordenaren Zaindaria

Moja hir. erregularrek festaburua

Ordena guztiak jaia

(Festaburua denean, hiru irakurgaiak hartzen dira. Jaia denean ondorengo bi irakurgaietatik bat aukeratzen da)

LEHENENGO IRAKURGAIA

Mendietan ateratzen den eguzkia bezala, etxearen argia da emate onaren ederra Sir 26, 1-3. 19-24

Siraken liburutik

Zoriontsua, emazte onaren senarra!
Bi aldiz luze, haren bizitzako egunak.
Senarraren pozgarri, emazte azkarra,
bakean beteko ditu honek bere bizitzako urteak.
Emazte ona, ondare ona
Jaunak bere zerbitzariei emango dien ondarea.

Dohainik onena, emakume lotsa onekoa,
ez du ordainik emakume bihotz-garbiak.
Jaunaren mendietan ateratzen den eguzkia bezala,
etxearen argia da emazte onaren ederra.

Nola santutegiko argimutilean pizturiko kriseilua,
hala gorputz lirainean aurpegi dotorea;
urrezko zutabeak zilarrezko oin gainean,
belaun ederrak oin sendoen gainean;
Harkaitz tinkoan ezarritako oinarriak,
Jainkoaren aginduak emazte santuaren bihotzean.

Sal 30, 4-5. 8-9. 20. 24-25

ERANTZUN SALMOA

R/. Izan zakizkit harkaitz, Jauna, ni gordetzeko.

Zu baitzaitut harkaitz eta gaztelu,
zeure izenagatik eraman nazazu, eta gidatu.
Ezkutuan jarri didaten saretik atera nazazu,
Zu baitzaitut gordeleku. R/.