XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azaroak 19

ASISKO SANTA INES, birjina, II. Ord.

II. Ordenak oroipena

Birjinen Betikotik (175 or.)

Azaroak 24

ORDENAKO HILDAKO GUZTIEN OROIPENA

Ordena guztiak oroipena

LEHENENGO IRAKURGAIA

Erreoparitzat onartu ditu

Jakinduriaren liburutik

Zintzoen arimak Jainkoaren eskuetan daude,
eta ez zaie inongo oinazerik hurbilduko.
Zoroen begietan hilak zirela ziruditen,
haien azkena zoritxartzat zeukaten.
Hondamenditzat zeukaten, haiek guregandik joatea;
bakean daude haiek, ordea.
Gizon-emakumeen usteetan haiek zigortuak izan arren,
hilezkor izateko itxaropenez beterik zeuden.

Neke arinen ondoren Sari handia jasoko dute,
Jainkoak aztertu baititu eta Beretzat duin aurkitu.
Urrea arragoan bezala aztertu ditu,
eta erreoparitzat onartu.
Zintzoek argi egingo dute epai egunean,
eta txinpartak galtzuan bezala zabalduko dira.
Atzerrien epaile izango dira, eta herrien jabe;
Jauna izango dute gizaldietan errege.

Harengan uste on dutenek,
ulertuko dute egia;
Harentzat leial direnek,
iraungo dute Harekin maitasunean;
bere hautatuei ematen baitie
grazia eta errukia.